
Jello Biafra lehenengoz izango dugu Bilbon. Punk mugimenduaren bilakaera ulertzeko ezinbesteko gizona da Biafra. Zuzenean izango da bere super talde berriarekin: Kimo Ball (Freak Accient), Ralph Spight (Victims Family), John Weiss eta Andrew Weiss (Rollins Band, Butthole surfers) dira taldekideak. Bira honetan bere ibilbideko abesti ezberdinak joko ditu, Dead kennedys zein Melvins edo D.O.A. garaikoak eta baita bere lan berriko kantuak ere.

Sarrerak Kafe Antzokian eta www.kafeantzokia.com, Street Warriors denda (Ronda 17) eta Basterra taberna (Barakaldo) erosi daitezke. Aurresalmentan 20 € ordaindu behar dira eta txarteldegian egunean bertan 24 €.

No hay comentarios:
Publicar un comentario