martes, 9 de marzo de 2010

Transmultizinema

Kaixo!
Berriro ere zuengana jotzen dugu datozen asteetan antolatu dugun "Transmultizinemaren" inguruan informazioa helarazteko. Lakaxita gaztetxearekin batera antolatutako zinema emanaldi hauetan, gaur egun indar handia hartzen ari den "trans" hitza erabili dugu. Mugimendu feministan, azken urte hauetan, albo batera utzi diren borrokak barnebildu nahi ditu transfeminismoak, eta horregatik jarri diogu izen hau zinema emanaldi honi, bertan prostituten, transexualen, lesbianen... istorioak plazaratuko ditugulako. Hona egitarau zehatza:

Martxoaren 14, "Shortbus" Lakaxitan Arratsaldeko 19:00etan. Sexu askea 2.0 deitu diogu proiekzio honi, bertan emakumeak haren gorputza ezagutzeko eta gozatzeko egingo duen bidea izango dugu ikusgai.

Martxoaren 17, "XXY" Kabigorri tabernan arratsaldeko 19:00etan. Sexuak inposatzen digun generoaren inguruan eztabaidatzeko aukera emango digu film honek.

Martxoaren 21, Emakumearen izena-Laburmetraiak. Lakaxita gaztetxean 19:00etan Emakumearen izena laburmetraiaren autorearekin eztabaidatzeko aukera izango dugu.

Martxoaren 24, "Muerte de una puta" Hazia tabernan arratsaldeko 19:00etan. Prostituzioaren inguruan hausnartzeko aukera emango digun dokumentala da hau.

Martxoaren 28, "Kaos" Lakaxita gaztetxean. Prostituzioaren inguruko film honekin emango diogu amaiera transmultizinemari.

Beraz animatu eta parte hartu!!!!

--
Irungo Bilgune Feminista
www.lakaxita.org
www.fotolog.com/gonekin
http://www.pausuirratia.net/index.php/irratsaioak/gonekin-ero-bero
GONEKIN ERO BERO IRRATSAIOA BI OSTEGUNETIK BEHIN 20.00tan ANTXETA IRRATIAN, 89.7 fm

No hay comentarios:

Publicar un comentario