Hauekin batera, Estricalla taldea egongo da. Seguruenik Estricalla momentuko hardcore talderik interesgarriena izango da. Fernandok -Kuraia eta El Corazon Del Sapo- taldeko kantariak Kloakao taldeko lagunekin bat egin eta sortu duen proiektua dugu honakoa. Hardcore indartsu eta arina uztartzen duen taldea dugu berau, joan den udan 6 abestiz osaturiko biniloa plazaratu zuten.
Sarrerak Kafe Antzokian eta www.kafeantzokia.com, Street Warriors denda (Ronda 17) eta Basterra taberna (Barakaldo) erosi daitezke. Aurresalmentan 20 € ordaindu behar dira eta txarteldegian egunean bertan 24 €.