viernes, 8 de enero de 2010

Lendakaris Muertos Bilboko Kafe Antzokian

Bere letrengatik eztabaidak sortu izan dituen (baina zuzenean eztabaidaezina den) Lendakaris Muertos taldearen konstantzia uzteko momentua iritsi da. Zuzenean arituko dira bere lan berria den bilduma aurkezten. Zuzeneko hau jaso izan du Urriaren 23an eta 24an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan grabatutako Cd+Dvdak. "Directo a los güevos" Lendakarien emanaldi baten isla fidela da. Milaka jarraitzaile dauden eta inprobisatzea oso zaila izaten den kontzertu ireki bat aukeratu ezean, areto batean grabatzea erabaki dute, ehunka lagunekin batera. Lendakarien ibilbidean laugarrena den hau arrakasta bilduma bat dugu, honenbestez ez du abesti berririk jasotzen. Hogeita hemeretzi kantu potente geldiunerik gabe eta bata bestearen atzean jasotzen ditu diskoak. Dvdaren irudiek argi uzten dute taldeak zuzenean transmititzen duen indarra, Aitorren ahotsetik ironia dariolarik etengabe. Aurretik Iruñeko Memo taldea arituko da.

Sarrera: 10€

No hay comentarios:

Publicar un comentario