domingo, 17 de enero de 2010

Holidays in Bardulia 2010 ¡Cartel definitivo y autobuses desde Beasain!

Kaixo jaun-andreok!
Hemen duzue Holidays in Bardulia jaialdiaren 7. edizioaren kartela. Dakizuenez, aurten egun bakar batean ospatuko da laguntasun kontzertu hau. Otsailaren 20-ean izango da Zumaiako Torre Berri Gaztetxean beraz, hondartzan bainatzeko aukera ezin hobea izango dugu aurtengoan...
Plana horrelaxe doa:
Goizean goiz esnatu eta neska-mutilak... baloiari ostikoak ematera (horrela gauerako jendea bare-bare izango dugu). Oraindik lekua ez da finkatu, baina aukera ezberdinak daude: eskolak, hondartza (hau bai ona)... norbait jolasteko interesatua badago edo taldea osatu nahi badu, jar dadila kontaktuan behinbetiko@hotmail.com helbidean eta esango diogu norekin hitzegin.
Xaboiak lurretik arrastaka ibili ondoren (dutxak egotea espero da)... triki poteo, baina trikitixa gabe, hau da poteo! ta pikoteo.
Kontzertuak arratsaldeko 4-t'erdietan hasiko dira (puntual?) eta goizeko 3-etako bukatuta behar dute. Azken orduko aldaketarik ezean hauek izango dira joko duten taldeak, hurrenez hurren:

- Herri Guda
- Birracel
- Against The Rapist
- La Escoria Abunda
- Material Rechazado
- Doubling Boys
- Hell Beer Boys
- The Friday´s Crew
- Orreaga 778

Azkenik, komentatu Beasaingo jendeak autobusa antolatu duela. Hau, goizeko 9-tan irtengo da Beasaindik, eta buelta goizeko 4-ak aldera egingo du Zumaiatik. 10 eypo kostatuko da. Informazio gehiagorako, idatzi mail-era edo joan zuzenean Hiruki tabernara, han bait dago apuntatzeko zerrenda.



No hay comentarios:

Publicar un comentario